Enpresek beren ezaugarrietara egokitutako "Kontingentzia Plana" prestatu eta mantendu beharko dute, COVID-19-aren kasuak edo gertuko kontaktuak gertatzea prebenitu eta erantzutera zuzenduta. Jarraian, CEI-Prevención eta AULKIA S.L.U.-ren artean egindako protokoloaren neurririk aipagarrienak laburbiltzen ditugu, azken horren funtzionamendurako:
LAN ZENTROAN SARTU ETA IRTETZEAN:
-Egoera guztietan pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia mantenduko da.
NORBANAKOEN BABESA:
-Gure sektoreko ohiko prebentzio ekipamenduez gain, eskularruak eta musukoak erabiliko dira.
MATERIALA ETA HERRAMINTA:
-Alokatutako materiala garbitu egingo da zerbitzu bakoitzaren ondoren eta tresneria desinfektatuko da txanda edo langile aldaketa bakoitzean.
INSTALAZIOAK ETA MUNTAKETAK:
-Garbiketa eta desinfekzio lanak areagotuko dira eta garbiketa eta desinfekziorako kontrol eta antolamendu neurriak indartuko dira.
-Soluzio hidroalkoholikoak erosi eta banatuko da lan zentroetan eta muntaietan.
-Langileen aireztapen egokia bermatzea.
FORMAKUNTZA ETA INFORMAZIOA:
-Koronabirusaren aurka hartutako prebentzio eta babes neurriei buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.
-Infografiak komunetan, aldageletan eta beste espazio komunetan kokatzea, eskuak garbitzeko maiztasunez eta arnas higiene praktikak gogoraraziz (eztula egitean,...) eta baita distantzia soziala mantentzea ere.