EUES

Nortzuk gara

Kaixo,
Aulki, edozein ekitaldi antolatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzu-enpresa bat da.
25 urtetik gora daramagu denetariko ekitaldietan parte hartuz.
Gure jarduna balore hauen gainean eraikitzen da:

  • >  Gertutasuna. Guretzat, garrantzitsuena, zuek zarete.

  • >  Bezeroen beharretara egokitzeko gaitasuna (baita soluzioak ematekoa ere).

  • >  Eskarmentu handiko lan-taldea.

  • >  Profesionaltasuna.

  • >  Eskaintza zabala.

  • >  Erabilgarritasuna.

  • >  Fidagarritasuna.

  • >  Lehiakortasuna.

Sortu ginenetik, gizarte mugimenduekin, erakunde publikoekin, enpresa pribatuekin, kooperatibekin, alderdi politikoekin, sindikatuekin, produkzio enpresekin, elkarte kulturalekin, kirol taldeekin, ikastetxeekin, merkatarien elkarteekin, taberna zein jatetxeekin, norbanakoekin eta abar luze batekin egin dugu lan.
Ibilbide luze eta oparo honetan, denetariko ekitaldietan hartu dugu parte: jaietan, bazkari herrikoietan, kontzertuetan, urteurren ekitaldietan, azoketan, erakusketetan, ekitaldi instituzionaletan, politikoetan, kulturaletan, korporatiboetan, batzarretan, kirol ekintzetan…
Duela gutxi, marka irudia eta enpresaren kokapena aldatu egin ditugu eta Hardit taldean sartu gara, Aulkin etapa berri bat ireki dugunaren seinale. Etapa berri hau ilusioz eta erronkez beteta abiatu dugu. Hortik aurrera, helburu nagusia betikoa da: zuen beharrak asetzea eta zuek, guk egindako lanarekin, gustura geratzea.
Abiapuntu horretatik, edozein ekitaldi antolatu nahi duen orok, gure ateak parez-pare irekiak aurkituko ditu, bertan, zuekin elkarlanean aritzeko irrikaz topatuko gaituzue.
Agur bat guztientzat!

Gurekin harremanetan jartzeko

Lege oharra eta Pribatutasun Politika onartzen dut (Irakurri hemen)